XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
15.- ELKARTZUTASUNA Elkartzutasun-erlazioa ondoko elementu hauen artean aztertuko dugu: a) Zuzen eta planoaren artean b) Bi zuzenen artean c) Bi planoren artean.a) Zuzen bat a planoarekiko elkartzuta da, zuzenaren oinetik igarotzen diren a planoko bi zuzenekiko elkartzuta den guztietan.
Ikus 48. irudia.
Honako hau ere gertatzen da: r zuzena a plano batekiko elkartzut baldin bada, a planoko edozein zuzenekiko ere bada.
Beraz, r zuzena planoarekiko elkartzut baldin bada, zuzenaren proiekzio bertikala elkartzut da planoaren traza bertikalarekiko eta proiekzio horizontala horizontalarekiko.
* ARIKETA P puntu batetik, a plano baten zuzen elkartzuta marrazteko, aski da puntuaren P" eta P` proiekzioetatik planoaren a2 eta a1 trazekiko lerro elkartzutak eraikitzea. Ikus 49. irudia.